2008/10/28

Basquecamp 2ko ondorioak

Basquecamp 2 ekitaldia untsa iragan da.
30 parte hartzaile, espiritu ona, kalitatezko solasaldiak... berriz topatzeko gogoa piztu zaigu.



Ikasi dutana
Ainitz gauzak ikasi ditut barcamp horretan.
Adibidez, halako egun batean erabiltzen den hizkuntza ez dela hain garrantzitsua. Parte hartzaileak gogo onez etortzen badira, bapateko itzulpena ongi doa.
Euskaldun izan edo ez, euskal herritarren artean elgar ulertzen dugu.
Euskararen Erankunde Publikoak urririk eman daukun bapateko itzulpen sistemak ongi erabili du Xarek.
Beste parte hartzaileak berriz, itzulpenak heien gain hartu dituzte ESTIA 2ko geletan banatuak ginelarik.

Beste parte hartzaileak bezala, "Parte hartu, ez izan behazale" leloa nerea egin dut eta baliagarri izan zautala erraiten ahal dut.
Prinzipio horrek solasaldi aberatsak bezain sakonak ahalegin ditu.
Parte hartzaileak aktiboak izan dira eta denen heineko aurkezpenak egin dituzte.

Xare-k egin daukun Joomla hizkuntzari buruzko aurkezpena errexki ulertu dut.
Web gune baten eraikitzeak ez daut beldur emaiten orain.



Teketenekin berriz ikasi dut bihar ez dituztala 10 kontu eta 10 pasa hitza sortu beharko ene argazkiak edo bideoak ene adiskideri luzatzeko. Dataportability proiektua bezalako ekimenek ubikuitatea lortzen lagunduko gaituzte.

Uffff !!!... nik hasteko, espero dut laster tresna bakar bat eskupean ukanen dutala, gutun untzi bakar batekin ahalaz.
Ez gaur bezala, ene Ibook zaharkitua, ene emaztearen pc igerikaria, ene sakeleko telefona bibratzailea gaueko 11etan iratzarazten zautana ene tele saio maitagarriaren aintzinean lokartua nizalarik. Ez aipatuz sareko zoko ezberdinetan banatuak dituztan 30 bat kontu ezberdin.
Basquecamp 2 ekitaldiarentzat konparazione, bideo bat daukagu
euskaltuben, beste bat facebooken
; argazkiak ditugu picasan, beste andana bat flickren; eta nihaurek zintzilikatu banintu, zenbat pasa hitza gogoratu beharko nintuen ?
Alleluia !!...konbergentzia numerikoa euskal herrirat laster etorriko da ere bai !



FM USB irratiaren aurkezpena oso gustokoa ukan dut.
Teketenek erakutsi bezala, giltza horrek 100 metro baino gehiagoko hedapen bat dauka. FM 88.6 frekuenzian emititzen ahal du.
Ene ordenagailua eta 20 €ko giltza horrekin edo hunekin, ene auzoek etxean duten irratigailu arruntan ene irratia entzuten ahalko dute. Manifestaldi irratia, kutzu irratia, ihauteri irratia, etab... edozoin xokoan heda dezaket.
Enekin halako irrati bat egin nahi baduzu email bat bidali nezazu.




Beste bideo frango hor


Gustatu zautana
Basquecamp 2 horretan, egiazko jendeak baziren usaian ulertzen ez dituztan gauza ainitz sinpleki esplikatzeko.
Teketen eta Xare-ren aurkezpenak gustokoak ukan baditut, oro har parte hartzaileen espiritu ona maitatu dut.
Bakotxak egunaren ongi joaiteak bere gain hartu du. Ez dut kasik eguna antolatu izan behar. Jean argazkilariak egindako eta eskainitako Kirikino ezti ura gustian jastatu ahal izan dut adibidez.




Dolutu zautana
Euskalug elkarteko kide bat etorraraztea ez dut kausitu. Linux eta software aske zale hauek beren esperientzia ekarriko zaukuten, ardura antolatzen dituzten install party ekitaldien berri emanez adibidez.
Hainbat txar edo hainbat hobe zeren eta afrikako solas arbolen erranaldi bat dion bezala : "hor diren jendeak, jende onak dira".

Erran zahar horrek beste oinarriekin batera dator :

  • Gertatzen dena, gertatu behar den gauza bakarra da. Egin banu, egin beharko nuen, hau eta hau... adierazpen horiek desagertzen dira.
  • Memento ona : hasten da hasten delarik. Sorkuntza (edo solasaldi) denbora ez da kronologikoa. Gauzak eta gertakariak memento onean gertatzen dira. Ez da txandarik ez eta kronologiarik.
  • Bururatua delarik, bururatua da. Zizelkariak zizel lan bat sortzen duelarik, bukatua delarik, bukatua da. Zizel lana ez da hunkitu behar. Halaber, badaki lana ez delarik bukatua eta aurrera joan behar delarik bururatu artio. Ez du balio topaketa bat luzaraztea, errana behar zen guzia errana izan baldin bada. Bestalde, hartu izan den mintzatzeko denbora ez bada nahikoa, aurrera joan behar da, orain eta geroxago.


    • Ber haritik, beste aholku bat ahantzi dut parte hartzaileeri emaitea : bi hanken legea. Ez badut parte hartzen edo gehiago ikasten, ez niz hor egoiten. Ene denbora eta energiaren arduraduna naiz. Bi hankak ditut, baliatzen ditut.

      Horrela, jakin gabe, gure Basquecamp 2 foro idekia bilakatuko zen.

      Eta orain ?
      Parte hartzaile batek Basquecamp 3 Zumaian egitea proposatu du... sagardotegi batean gaualdia bururatuz gainera. Nik bat egiten dut proposamenarekin alabainan.
      Egiten bada, Basquecamp 4. edizioa Ipar Euskal Herrian egin genezake dudarik gabe. Zergatik ez barnekaldean ?

      Aucun commentaire: