2007/04/17

Ellanderen dantza kantatuak

Euskaraz beherago

Interview réalisée en 2004 avec Mixel Thicoipé dans la maison d'Ellande à Altzumarta (Sumberraute).



Ellande est un maître à danser natif d'Amenduze (Amendeuix, canton de Saint Palais). Il enseignait et donnait les "dantza jauziak"* dans certaines maisons de son village juste après la 2ème guerre mondiale.

Il en interprète ici une série (Maianak, Zazpi jauziak, Gau ainerak...) en chantant en même temps leur mélodie et leurs annonces de pas.

Ce répertoire de danses est joué actuellement par de nombreux musiciens pyrénéens mais cette forme de danse chantée encore présente aujourd'hui dans les hautes vallées béarnaises, a disparu au Pays Basque. C'est donc un témoignage qui atteste de leur présence dans l'ensemble du piémont pyrénéen quelques décennies auparavant.



Dans l'étude menée par Xabier Itçaina sur la musique à danser en Pays Basque nord dont voici un extrait tiré du livre Kantuketan de l'Institut Culturel Basque ce fervent musicien chargé de recherche au CNRS remarque que les différents recueils de sauts basques ne mentionnent aucune parole associée à ces danses alors que manifestement, à chaque saut correspondait une série de paroles destinées bien souvent à mémoriser la mélodie de la danse.
Dans ce 2ème extrait tiré du livre Kantuketan Xabier Itçaina confirme une pratique bien vivante de ces sauts.
Je participe moi-même à ce mouvement puisque nous tentons de relancer une certaine forme de bal à la voix avec le groupe Kokin.

Bien entendu, la pratique des "mutxikoak" est en vigueur aujourd'hui sur les places du Pays Basque et dans la majorité des fêtes comme ici lors d'une soirée en cidrerie.


* dantza jauziak : littéralement "danses sautées" dans le sens où les danseurs souletins et bas-navarrais placés en cercle effectuent des entrechats (le réputé "pas de basque" dans la danse classique) sur la majorité des pas alors que les labourdins dansent ces sauts basques beaucoup plus "à plat" comme certains béarnais d'ailleurs, que j'ai eu le loisir d'observer très récemment lors d'un déplacement avec le groupe Kokin.



Zintzilikatu dudan elgarrizketa Altzumartako Ellanderi egin genion 2004ean Mixel Thicoiperekin.
Ellande Amikuze aldeko Amenduzeko dantza maisua zen.
Munduko bigarren gerlaren ondotik dantza jauziak bere herriko etxeetan erakusten zituen. Garaian gazte ainitzek berarekin ikasi dute eta oraino prest ditaike gazte batzueri erakusteko.

Hor, dantza andana bat kantatzen ditu (Maianak, Zazpi jauziak, Gau ainerak...) beren doinuak eta urratsekin batera.

Gaur egun Pirineoko musikari ainitzek dantza errepertorio hori oraindik jotzen dute. Bainan, Biarno aldean kantuz eman dantza mota hori irauten badu, Euskal herrian desagertu egin da. Lekukotasun horrek segurtatzen du Euskal Herrian ere dantza batzuk kantatuak zirela duela hamarkada batzuk.


Euskal Kultur Erakundeko Kantuketan liburuko lehen zati honetan Xabier Itzaina ikertzaile itsasuarrak erakusten du dantza jauzien buruzko bildumek ez dutela inoiz aipatzen dantza horiek hitzak daramatzutenik. Alta, Miguel Angel Sagaseta-ren Danzas de Valcarlos liburuan ageri da dantza jauzi bakotxek letra batzuk emanak zaizkiela dantzariek urratsak errexkiago ikas zezaten.

Kantuketan liburuaren bigarren zati honetan berriz Xabier Itzainak dantza jauzi horien gaurkotasun bizia adierazten du. Nihauk ere mugimendu horretan parte hartu dut Kokin taldearekin batera besteak beste.

Gaur egun, Ipar Euskal Herrian "mutxikoak" deituak diren dantzak arrunt modan dira eta funtsean, Euskal Herri guzian gero ta gehiago, Gipuzkoako sagardotegi batean egin bideoak (gainekaldean) erakusten duen bezala.

3 commentaires:

Araxie a dit…

Merci pour tous ces renseignements qui enrichissent mon vécu de la danse basque que j'ai commencé à pratiquer il y a 3 ans.

patxi a dit…

Itzela, lan bikaina, horrelako dokumentoak guzien eskura egon beharko lirateke. Mila esker.

Ttirritt a dit…

Milesker zuen sustenguaz.