2008/09/08

BasqueCamp 2 ekitaldia

Ipar Euskal Herriko Facebook taldeko kide batzuekin Basquecamp 2 ekitaldia antolatzen dut.
Basquecamp 2 barcamp bat da.


Barcamp, zer da ?
Euskal Wikipediaren definizioak hauxe dio : BarCamp erabiltzaileek sortutako "deskonferentzia" (ekitaldi irekiak eta parte hartzaileak) nazioarteko sarea da. Kolektiboki antolatzen dira. Hitzaldi edo elkarrizketa sortatan antolatzen da eta edukiak parte-hartzaileek prestatzen dute. Maiz garatzen ari diren web aplikazioetan, kode irekiko teknologietan eta protokolo sozialak izaten dira berbagai.

Gehitu nezake... Barcamp guzien oinarria hori dela :
"Parte hartu, ez izan behazale"
Barcamp topaketek asteburu bat irauten dute.
Barcamp egileek bertan akanpatzen dute edo inguruko hoteletan lo egiten.
Parte hartzaileen solasaldiek gaueko azken orduak arte irauten dituzte maiz.

Ordenagailu, sakeleko telefono, software aske, internet sarea eta sare sozialen azken berrikuntzak dira parte hartzaileek jorratzen dituzten gaiak.

Parte hartzailea bere ezaugarrien arabera mintzatzea gonbidatua da : interneteko aplikazio bat edo software bat aurkeztu, idei bat edo zerbitzu bat proposatu, galderak egin.



BasqueCamp 2
Lehen Basquecamp izeneko topaketa Bizkaiako Larrabetzu herrian iragan zen.
Bigarren edizio bat Bidarten antolatzea interesgarria iduritu zaigu Euskal Herriko web komunitatea batzeko eta hobekio ezagutzeko.

Solasaldi ainitz frantsesez iraganen direlakoan, bapateko itzulpen sistema bat martxan jarriko dugu Larrabetzuko BasqueCamp ekitaldiko parte hartzaileekin elgar ulertzeko gisan.


basquecamp

2008ko Urriaren 18an larunbatarekin
9.00 - 20.00
ANTIC. Izarbel teknopola. Bidarte (Lapurdi)



Tokiak
Parte hartzaile guziak bilduko dira Bidarteko Izarbel teknoguneko ESTIA unibertsitatean.


Tagzania: Éléments de ttirritt

Bertan eta topaketa antolatzeko ondoko gelak erabiltzen ahalko ditugu :
  • « Mari Sugaar » anfiteatroa - 200 leku (harrera + saioen antolaketa)
  • « Sorgin » anfiteatroa - 20 leku
  • 5 gela (Lang 3 - Lang 4 - Lang 5 - Lang 6 - Lang 8) – 15 lekutik 30erat


Gelek eta anfiteatro haundiak ondoko materialak eskainiko dituzte :
* Ordenagailua (Windows XP + Microsoft Office 2007 + Internet)
* Bideo-proeiktagailua (ordenagailuarekin lotua)
* Wifi konekzio murriztua


Nola iraganen da, pausoz pauso
ESTIAko sartze nagusirat hurbilduta, parte hartzaile bakoitzak bere burua besteeri laburki aurkeztuko du. Gero antolatzaileak oinarri nagusiak emanen ditu :
  • bakoitzak parte hartu behar duela, parte hartzaile aktiboa izan behar duela,
  • teknologia berrieri buruzko edozein gai jorra daitezkela, internet besteak beste
  • saioak auto-antolatu behar direla




Parte hartzaileek arbel xuri haundian nahi dituzten gaiak idatziko dituzte, tenore batean hitz ordu bat emanez gela ttipi batean.
« Saio » horiek 45 min guti gora behera iraunen dute.
Ikusiz zenbat gela erabiltzen ahalko diren, untsalaz 7 solasaldi batera iragan behar ditaizke saio batean.
Animatzaile bat izendatzen ahal daiteke, saioa antolatzeko eta solasak aiseago ibil ditezen.

Argazki hauek Lille herriko lehen BarCamp ekitaldikoak dira.
Argazki gehiago nahi badituzue ikusi zoaz BarCampNantes v1.0 ekitaldirat.



Eta, zer janen dugu ?
Izarbeleko Le Spot ostatuko Jean-Marc-ek bazkaria eta afaria egitea proposatzen dauku.
  • « Plata-Postrea-Edaria-Kafea » = 15 €
  • Bazkaria + Afaria = 30 €
Jateko, izena eman behar daukuzu


Laburbiltzeko

8:30-9:00 : Izen emaiteak, gosaria
9:00-9:15 : Xehetasunak eta parte hartzaileen aurkezpena
9:15-10:00 : Saioen antolaketa eta orduak
10:00-10:50 : 1. saioa
11:00-11:50 : 2. saioa
12:00-13:30 : Bazkaria
13:30-14:20 : 3. saioa
14:30-15:20 : 4. saioa
15:30-16:20 : 5. saioa
16:30-17:20 : 6. saioa
17:30-18:20 : 7. saioa
18:30-19:45 : Ordena
19:45-20:00 : Garbiketa
20:00-00:00 : Afaria eta gaualdia


Aholku batzuk

Aintzinetik gaia landu ezazu eta goizik etor zaitez, arbel xuri haundian idazteko leku bat ukaiteko gisan.
Jiten zirelarik, zure ezaugarriak beste parte hartzaileeri emaiteko prest izan zaitez.
Halaber, joanen zirelarik, planeta osoari emaiteko prest izan.



Izena eman


BasqueCamp 2 ekitaldia urririk izanik ere, bakarrik 100 parte hartzaile onartuak izanen dira.
Urriaren 11a arte duzu zure izena emaiteko.
Horretarako 2 posibilitate :
  • e posta bat bidali nezazu
  • 00 33 (0) 559 37 78 05-rat dei nezazu (utz mezua grabagailuan)




Parte hartu !

Zure gaia proposa dezakezu ere bai wikiko gaien laukian.
Proposatuak diren gaiak biziki aberatsak eta idekiak dira.
Beraz, zure gaia berehala proposa ezazu !

Basquecamp 2 egunak ikasteko eta erakasteko parada eman behar dizu beste parte hartzaileekin batera.

Aucun commentaire: